Olloko bailarako herriak lotzen dituen oinezko bidea. Mendiko bizikletaz egin daiteke %98an, nahiz eta bidea zakarra izan tarte batzuetan eta estua beste batzuetan (sasiaren igurtziak, tarte amiltsuak), gora-behera txikia da. Arrastoa ez da pasatzen Anotz-etik (ez nuen uste bailara berekoa zenik!), baina gertutik abiatzen da. PR NA-170 bideari jarraitzen dio gehienean, nahiz eta bukaera aldean pista zuzenagoak aukeratu (Senosiaindik Anotzera). Ondo seinalatuta dago, baina arreta jarri behar da, bidegurutze ugari dagoelako tartean. Denbora eta luzera gehigarria erantsia dauka arrastoak, izan ere bidean topatutako herri guztietan ibili naiz argazkiak ateratzen (Ollon izan ezik, jaietan zeuden eta ez zegoen lasaitasun haundirik).
Eranskina | Tamaina |
---|---|
ollo.gpx | 199.32 KB |
Komentariorik ez..