Lepoz lepo eta pagadiz pagadi ibilbidea

JFdeA·k

2012/06/19 - 10:35

1954 klik
Abiapuntua: Araia
Eskema: Araia-Iturriotz-Allarte-Allaitz-Atabarrate-Umandia-Atabarrate-Allarte-Imeleku-Aratzarte-Aratz-San Adrian-eko kaltzada-Azkasaroi-Zirautza iturria-Araia
Iraupena: 5 ordu
Ibilbide mota: Itzulia, jaitsiera beste bide batetik

Pello Zabalaren berbak gogoan ("uda pagopean"), Araiatik gora San Migel haitzpetik arezti eta lehen pago artean abiatu nintzen Iturriotz-eraino. Berton Allarte-rako bidea hartu nuen.

Bide hau oso gomendagarria duzue, txabola inguru zoragarriarekin egingo duzue topo, eta Allarte leporainoko bideaz ez zarete damutuko.

Allarte-tik Allaitz tontorrera, eta hortik Atabarrate-ra Il-aren seinale lagun. Allaitz txikiren I.-etik.

Atabarrate-tik Umandia-ra.

Umandiatik bueltan Allaitz txiki-ren H.tik egin nuen, ardi bideetatik Allarte-raino.

Bertotik Imeleku-ra, Aratzarte lepora eta Aratz-era.

Aratz-etik San Adrian-eko kaltzada bazterreko iturrira egin nuen. Iturri horretako ur ederraz gozatzeko. Porzierto, emari eskasa du jadanik.

Kaltzadatik H.ra goiko leporaino, eta hemendik Azkasaroi-ra. Txabolaren kontra eguneko kopua egin, lizarren gerizpean deskantsatu, eta Araia-ra pagadian barna.

Zirautza iturri ezin utzi ikusi barik helmugara heldu aurretik.

Komentariorik ez..