Arditurriko bidegorria ibilbidea

inaxio·k

2011/08/21 - 17:40

2838 klik
Abiapuntua: Alcampo aparkalekua
Zailtasuna: Erraza
Igoera metatua:200 m
Eskema: Altza - Antxo - Errenteria - Gabierrota - Fanderia - Ugaldetxo - Altzibar - Ergoien - Arditurri
Luzera:28.00 km
Iraupena: 2 ordu
Ibilbide mota: Mendiko bizikletaz
Lurraldea:Gipuzkoa

Arditurriko bidegorria Altza alderaino luzatzen da, urbanizatutako eremu zabal bat zeharkatuz (Errenteria, Pasaia). Arretaz ibili beharra dago denean, jende asko dabilelako, bai bidean eta bai inguruetan, kale ingurune horretan batez ere. Ugaldetxotik Arditurrirainoko tartean hainbat tunel labur zeharkatzen dira, baina nahiko laburrak dira eta luzeenak argiztatuta daude. Bidea nahiko zabala da eta berariz prestatuta dago; gora-behera txikia da (garai bateko trenbide zahar baten arrastoa jarraitzen du). Arditurrin inguru hura (mehategiak bereziki) ezagutzeko argibideak ematen dituen zentro bat dago. Luzera joan-etorriari dagokio. GPSaren arrastoa Alcampoko aparkalekuan hasten da, baina nonahitik ekin dakioke.

Wikiloc IDa: 1962901
Arditurrira gerturatzen
Arrastoa:
EranskinaTamaina
2011-08-21-arditurri-pasaia-btt.GPX98.39 KB

Komentariorik ez..

1·tik 35·ra, 35 guztira