Andoain eta Leitza arteko Leitzarango trenbide zaharra jarraitzen duen ibilbide erraza. Oztopo nabarmenena tunelena da: gehienek badute argia, baina nahiko eskas, eta badira beste batzuk, noizean behin, argirik gabe gelditzen direnak (eta tunela luzea bada arazo bat izan daiteke): komeni da argia eramatea.
Bide zabala da, harri-txintxarrezkoa gehienean (baita asfaltozkoa eta porlanezkoa ere tarte batzuetan), gora-behera gutxikoa (trenbide zaharraren arrastoa jarraitzen du ia beti) eta trafiko gutxikoa (inguruetako baserrietako autoren bat eta baso-lanetan dabiltzan beste batzuk, izatekotan), baina nahiko zulatuta ere badago zenbait lekutan. Leitzaran errekaren paretik doa tarte askotan eta basoaren itzalean gehienean. Badira iturriak bidean.
Aipatutako luzera joan-etorriari dagokio. Nahi izanez gero Lekunberriraino jarraitu dezakezue bidea.

Eranskina | Tamaina |
---|---|
2011-08-18-andoain-leitza.GPX | 201.6 KB |
Komentariorik ez..