Santa Mariñe ermita

Jose·k

2011/04/17 - 21:07

Santa Marina ermita Urdulizen
Santa Marina ermita Urdulizen ©Jose (20110417)
1948 klik
Mota:Ermita
Beste izenak: Santa Marina
Lurraldea:Urduliz

Urdulizeko elizaren aldamenean dagoen kartel batek honela dio:
"Santa Marinako hatxetan zehar doan bide aldapatsua izen bereko baseleizarino ailegetan da. Baseleizea XV. gizaldiko eraikin gotikoa da, nabe bakar eta oin-plano irregularrekoa; haren hormetariko bat egiteko hatxa bera aprobetxau eben, ebagi eta landu ondoren. Altara-aldean, bertan dagoan hatxean landutako harmailadia dago. Atea be, arku zorrotza daukana, aitatzeko modukoa da, bai eta harlauza handiez egindako zoldurea be.
Arrazoi estrategikoakaitik eregi eben baseleizea hatxean lekurik gorenean, ze leku aparta da benetan, Urduliz eta Sopelana udalerrien muga-mugan dagoana eta alde bietan ikusten diran haranak errez kontroletako modukoa; hori sano garrantzitsua izango zan baseleizea eregi zan sasoian, bandoen arteko gerrak pil-pilean egozan-eta. Egun arti batean hatx tontorretik ikuspegi zabal-zabala hartzen da, Luzero erpinetik eta Billano muturreraino."

Komentariorik ez..

Near targets

Ugeraga auzoa (169 m.ra) · Landa auzoa (868 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints