Megalito mota:Zutarria
Megalito eremua:LA SOLANA
Aurkitzailea(k):Alberto Ladron Arana
Elementu kopurua:
1
Deskribapena:
Tira, hemen berriro, beste harri susmagarri batekin. Aurreko egunean, Girgillanoko mendatetik abiatu eta lepo batean argazkietan azaltzen den bitxo hori topatu nuen. Tokiagatik, formagatik eta inguruan harririk ez zegoelako susmoa hartu nion. Gainera, ez oso urrun hainbat trikuharri daude... Tira, ea zer diozuen aditu horiek!
Iraupen egoera:Nahiko egoera onean
Egiazkotasuna:Egiazkoa ematen du
Lurraldea:Nafarroa
Garaiera:840 m.
Kokapenaren zehaztasuna:
Kokapen zehatza (~25m)
Seinaleztatua:
Ez da seinalerik ageri
Antzemangarria:
Nabarmena da
Zorionak, Zuriain!
Zorionak zuri ere Zuriain!
Ez dut zure zutarri hau ikusi, baina beste blog batean zutarri hauxe aurkitu dut.
http://arqueologianavarra.blogspot.com/2010/06/calzada-romana-de-cirauq…
Berak aurtengo urtarrilean ikusi zuen eta zuk lehenago ikusi zenuenez, zurea da aurkikuntza. Eta horretaz gain, beste zutarri bat agertzen da, ipar-ekialderantz.
Izena aldatu diot : IGUSTE 1.
Zuk jarri zure datuak eta aurkikuntzaren data.
Urte Berri On!
Bai poza urtea amaitzeko!
Bai poza urtea amaitzeko! Dena den, handik hurbil igaroz gero, botaiezue begirada bat, niri txikiegia iruditu baitzitzaidan benetako zutarria izateko...
Urte berri on guztiei!
Zerrenda luze bateko
Zerrenda luze bateko lehenengoa izan dadila. Ez eraman etxera gero! Eguberri on guztioi!
Luzera
1,90 metroko luzera dauka.