Aiako Harriko itzulia (PR Gi 20) ibilbidea

inaxio·k

2009/10/31 - 16:05

3084 klik
Abiapuntua: Elurretxe ingurutik
Zailtasuna: Zailtasun gutxikoa
Igoera metatua:500 m
Luzera:12.00 km
Iraupena: 4 ordu
Ibilbide mota: Itzulia, jaitsiera beste bide batetik

Aiako Harria inguratzen duen PR-Gi-20 ibilbidea da, Elurretxetik Aritxulegirako joan-etorria eginez mendiaren ixurialde guztiak zeharkatzen dituena. Abiatzeko aukera bat baino gehiago dago: Elurretxe, Aritxulegi nahiz errepidea ikutzen duen beste edozein lekutik abiatu daiteke. Ez da ibilbide zaila, baina ez da haurrekin egitekoa ere, tarte batzutan zakarra delako eta tarte luze batean ubide baten bazterretik doalako. Orain (2009ko azaroa) ubidea berritu eta estaltzeko lanetan ari dira eta pasabidea debekatzen duen txartel bat dago jarrita, Lesaka aldeko errepidea ikutzen duen lekuan.

Arrastoa:
EranskinaTamaina
aiako-harriko-itzulia.gpx135.72 KB
Oharrak: Ibilbidea oso zehatz jasota dago (erreferentzia gisara erabili ditudan beste batzuen aldean behintzat), eta ahalegindu naiz orpoz-orpo jarraitzen bideko seinaleak. Nik uste oso txukun gelditu dela, baita Minetako isurialdeko tarte bihurria ere.

Komentariorik ez..