Iparretik ibilbidea

JFdeA·k

2009/10/18 - 07:40

930 klik
Abiapuntua: Udana
Zailtasuna: Erraza
Eskema: Udana-Jarondo-Katabera-Biozkorna-Hartzanburu
Iraupena: 4 ordu
Ibilbide mota: Joan-etorria bide beretik

Aloña eta Aizkorri mendi zerren ohiko abiapuntuak HE.aldekoa, Zalduendo, E.aldekoa, San Adrian, M.aldekoa, Urteagain, edota HM.aldekoa, Arantzazu, izaten dira.

Animatzen zaituztet iparraldekoa ezagutzera: Udana

Udana gainetik abiatzen da eta goraino IL.aren markak (gorri-txuri)lagun izango dituzue.

Bide honekin bat egiten du Barrendiolakoak.

Biozkorna leporaino 1´30, eta Hartzanburura 1´50.

Biozkorna lepotik M.ra Harri Urdin tontorra dago, eta hortik aurrera norabide berean Aloñako guztiak.

Biozkorna lepoa izateaz gain bidegurutzea ere dugu, bertatik abiatzen baitira hiru bide nagusi: Zegamara, Urbiara eta Arantzazura.

Azken hori hartuz gero, lepotik minutu gutxira eta Harri Urdin mendiaren H. aldean iturri emaritsua dago.

Ez zarete damutuko, animo.

Komentariorik ez..