Kordotxak 1-2 atal ditu, akumen luzean bukatuak, eta bat, behintzat, ginbaila baino luzeagoa; lore-elkarteak sarritan baditu bulbiloak (51)
Lorexaki trifidoa; zurtoinen zehar-ebakidura hiru angelukoa da (54)
Tepalo horiak; hostoak 1(2) dira, luzanga/lantzeolatuak (55)
Erraboilaren kanpoko tunika larrukara da, eta sakonune txikiak ditu; kordotxak (2)3-4 atal ditu; tepalo arrosak edo zuriak, erdiko nerbioa arrosa dutenak; hostoak (2)4-6 dira (56)
Generoa:Allium
Forma biologikoa:Geofitoa
Tamaina gutxienez:15 cm
Tamaina gehienez:60 cm
Garaiera gehienez:800 m
Ingurunea:
Ezpondak, arekak eta baso eta sastrakadietako soiluneak.
Banaketa orokorra:Mediterraneoa
Erraboilaren kanpoko tunika larrukara da, eta sakonune txikiak ditu; kordotxak (2)3-4 atal ditu; tepalo arrosak edo zuriak, erdiko nerbioa arrosa dutenak; hostoak (2)4-6 dira.
Ugaritasuna:
Lurraldearen hegoko bi herenak: A; iparreko herena: B
Komentariorik ez..