Idorrokia Otsagitik ibilbidea

zuriain·k

2008/10/13 - 09:12

991 klik
Abiapuntua: Otsagi, Muskilda
Zailtasuna: Zailtasun gutxikoa
Iraupena: Hutsik
Ibilbide mota: Joan-etorria bide beretik
Lurraldea:Nafarroa

Idorrokia Tapla mendatetik igotzea badago ere, askoz ere interesgarriagoa da Otsagitik GR11ko bidea hartzea. Lehenbiziko metroak Muskildara igotzen den galtzadatik eginen ditugu. Ibilbidea apur bat goxatu nahi izanez gero, autoa Muskildan bertan utz dezakegu, errepidea haraino igotzen baita. GR-11ko markek Intxusdoia bidetik eramanen gaituzte, larre eta pagadien artean, borda ugari begiztatuz. Malda gogortu eginen da Abodiko hormak gainditzeko. Azkenean, Alforjas mendate zabalera iritsiko gara. Bertan, lurrean etzanik, Arrizabalako zutarri erraldoia ikusiko dugu. Mendebalderantz eginen dugu gainalde leunean gora, eta Mendebaldeko Abodiren erpin geodesikora iritsi. Idorrokira iristeko apur bat jaitsi beharko dugu Mendebalderantz. Gailurrean, txartelontzi zaharrarekin batera, trikuharri bat ikusiko dugu. On egin! ZURIAIN

Komentariorik ez..