Lonicera xylosteum

inaxio·k

2008/06/16 - 22:46

...
...
©inaxio (20070722)
1252 klik

Loreak binaka daude –inoiz 3naka– galtzarbeko kanduen muturretan; hosto askeak (52,53,54)

 

Loreak 3naka daude gutxienez, muturreko glomeruluetan edota galtzarbeko bertiziloetan; hostoak batzuetan bat eginda daude (55,56)

 

Landare igokariak; zurtoin birakariak; loreek 2-5,5 cm-ko korola dute eta oinaldean 0,5-1,5 cm-ko braktea bat daukate; baia helduak beltzak dira (52)

Zuhaixka tenteak; zurtoin zurrunak; loreek 0,8-2 cm-ko korola dute eta oinaldeko braktea txikiagoa dute; baia helduak gorriak dira (53,54)

 

Landare ilegabeak; adar zurixkak; loreak zutituak edo zintzilikariak dira, erabat edo ia aktinomorfikoak, eta 5 gingil dituzte, berdintsuak; lorekandu ilegabeak; baiak ez daude bat eginda (53)

 

Landare iledunak; adar gorrixkak; loreak tenteak dira, zigomorfikoak, eta bi ezpain dituzte, formaz eta zabaleraz desberdinak; lore-kandu bilotsuak; baiak bat eginda daude (54)

Generoa:Lonicera
Forma biologikoa:Fanerofitoa
Tamaina gutxienez:100 cm
Tamaina gehienez:200 cm
Garaiera gutxienez:50 m
Garaiera gehienez:1400 m
Ingurunea: Basoetako soiluneak eta orlak, palaxuak eta sastrakadiak, batez ere leku harritsuetan.
Banaketa orokorra:Eurosiberiarra

Landare iledunak; adar gorrixkak; loreak tenteak dira, zigomorfikoak, eta bi ezpain dituzte, formaz eta zabaleraz desberdinak; lore-kandu bilotsuak; baiak bat eginda daude.

Komentariorik ez..