Megalito mota:Trikuharria
Megalito eremua:URKIAGA – ADI
Aurkitzailea(k):
Noiz aurkitua:
2001-12-08
Elementu kopurua:
1
Deskribapena:
2 trikuharrik osatutako multzoa
Lurraldea:Nafarroa
Garaiera:1000 m.
Kokapenaren zehaztasuna:
Kokapen zehatza (~25m)
Fitxa:
Ficha ARBAIETA
Honek egina::Hilharriak
Komentarioak
Near targets
ARBAIETA 2 ekialde trikuharria (76 m.ra) · SOROMEAR 2 hego trikuharria (270 m.ra) · SOROMEAR 1 ipar trikuharria (277 m.ra) · ARBAIETA 1 mendebalde trikuharria (295 m.ra) · SOROMEAR tumulua (297 m.ra) · AMUZ trikuharria (424 m.ra) · Iramendi / Amutz mendia (961 m.ra) ·
Beste mapatan ikusi
Arbaietako multzoa
Katalogoaren arabera, bi trikuharrik osatzen dute multzo hau: Arbaieta Ekialde eta Mendebalde. Biak Amuz (Artzabal) menditik Eugiraino jaisten den bizkar baten ertzean daude, burdin hesiaren ondoan. Oso egoera txarrean daude, harri guztiak sakabanaturik baitaude.
Megalitos Pirenaicos-en orrialdean, Arballeta 3 eta 4 izenak jartzen dizkieta. Honetaz gain, beste trikuharri bat seinalatzen dute bi hauen iparraldera, Arballeta 5 izendatzen dutena. Honen argazkiak ere bidaltzen ditut. Nolanahi ere, iratzeek dezente eragozten zuten argazki onak hartzea.
SOROMEAR: 2 trikuharri eta tumulu 1
Bai, Arbaieta 3 eta 4 nire lagunek aurkitu zituzten 2006an, baina izena ez da hori , SOROMEAR 1 eta 2 baizik. Eta tumulu bat ere bai: SOROMEAR.
UTM koordenadak eskuratzen ditudanean egingo diet fitxa.
Kaixo, Alfonso. Ikusi dut
Kaixo, Alfonso. Ikusi dut trikuharri berrien fitxak jarri dituzula. Argazkiak berrantolatuko ditut, baita haien izenak ere, Megalitos Pirenaicos orrialdean hartutako izenak erabili bainituen. Ikusten dudanez:
-Soromear 1 eta 2 trikuharriak, Arballeta 1 eta 2 dira M.P. orrialdean.
-Arbaieta, Arbaieta 1 mendebalde eta Arbaieta 2 ekialde, Arballeta 5, 3 eta 4 dira M.P. orrialdean.
-Tumulu pare bat seinalatzen dute M.P. orrialdean, Amuz trikuharritik hurbil, Arbaieta 1 eta 2 baino gorago. Horien argazkiak hartu nituen, baina Soromear tumuluaren koordenadak askoz mendebalderago daude eta baxuago. Beste tumulu bat da hori ala tumulu bera da, koordenada okerrekin?