Megalito mota:Trikuharria
Megalito eremua:ANUE - ESTEREIBAR
Aurkitzailea(k):F. Ondarra Erdocia
Noiz aurkitua:
1975-08-02
Elementu kopurua:
1
Lurraldea:Nafarroa
Garaiera:1235 m.
Kokapenaren zehaztasuna:
Kokapen zehatza (~25m)
Seinaleztatua:
Ez da seinalerik ageri
Antzemangarria:
Oso nabarmena
Komentarioak
Near targets
BURDINDOGI 2 mendebal trikuharria (44 m.ra) · Burdindogi mendia (120 m.ra) · Burdindogiko Santo Kristo eraikina (198 m.ra) · BURDINDOGI tumulua (219 m.ra) ·
Beste mapatan ikusi
Burdindogi 1???
Kaixo lagunok. Burdindogi 1en bila aritu nintzen larunbatean, baina koordenadek seinalatzen zuten tokian harri "susmagarri" asko bazeuden ere, ez nuen megalito itxurarik zuen ezer ikusi... nire uste apalean, jakina. Hori baseliza inguruan, eraikinetik hego-ekialdera.
Burdindogiko txartelontzien inguruan, ordea pare bat trikuharri (itxuraz!) aurkitu nituen. Bata, txikiagoa, Burdindogi 2ko koordenatuekin bat zetorren zehatz-mehatz. Argazkiak megalito horren orrialdean jarri ditut. Baina hogei bat metro hego-ekialdera beste megalito bat zegoen, edo behintzat halako itxura peto-petoa zuen. Harritu egin ninduen biak elkarrengandik hain hurbil egotea, koordenatuen arabera nahiko urrun egon behar baizuten. Tira, argazkiak hor uzten ditut, ea zer deritzezuen. Megalitoa bada, ongi. Ez bada, argazkiak kendu eginen ditut. Segi ongi!
nik uste asmatu duzula.
nik uste asmatu duzula. sarean aurkitu ditudan (http://www.anue.es/upload/docs/01%20EMOT%20Memoria.pdf) koordenatuak jarri dizkiot, eta bat dator zuk esandakoarekin. portzierto, badira dokumentu horretan gurean jasota ez dauden izenak...
Kaixo, Inaxio. Ez dakit nola
Kaixo, Inaxio. Ez dakit nola aurkitu duzun dokumentu hori, baina bai, badirudi orain dena bat datorrela... eta ez bakarrik Burdindogiko trikuharrien kontua.
Ez dakit oroitzen zareten, baina orain aste batzuk Lantz-Aritzu aldeko trikuharri batzuen argazkiak bidali nituen. Haien artean, Barabar zutarriarenak. Bada, bi kanditatu nituen horretarako, bertan pare bat harri susmagarri aurkitu bainituen. Orain, Garbitz zutarriaren existentzia eta koordenatuak ikusita, dena garbi dago: hura Garbitz zutarria zen.
Bestalde, Gesaleta megalitoa dela eta, orrialde honetan, Lantz-Iraitzoz zonaldean, beste trikuharri bat aipatzen da Lantzen iparraldera, Mendikoa izeneko muino batean.
http://www.retena.com/personales/frs/dolmen/
Badugu lana!