Papaver rhoeas

inaxio·k

2007/06/05 - 22:23

Lorea
Lorea ©Jose (20090530)
1246 klik
Izen arrunta (z): eu: mitxoleta, lo-belarra

Kapsula eta obulutegi ilezurrunak (30,31)

 

Kapsula eta obulutegi ilegabeak (32,33)

 

Goiko hostoek zurtoina besarkatzen dute; kapsula ia esferikoa, kirtenduna; petaloak gehienetan zurixkak, errosak edo moreak dira (32)

Goiko hostoek ez dute zurtoina besarkatzen; kapsula hankagabea; petaloak oro har gorrixkak

 

Lorezil-harizpiak zabalak; kapsula zabal baino 3-4 aldiz luzeagoa da (30a)

Lorezil-harizpiak hari-itxurakoak dira; kapsula zabal baino 1,5-3 aldiz luzeagoa da (33,34)

 

Kanduek ile adpresoak dituzte; kapsula oboboide/zilindrikoa, zabal baino 2-3 aldiz luzeagoa, lorexakien diskoan 3-8(10) erradio dituena (33)

Kanduek ile zutituak dituzte; kapsula ia esferikoa, zabal baino 1,5-2 aldiz luzeagoa, lorexakien diskoan 8-18 erradio dituena (34)

Generoa:Papaver
Forma biologikoa:Terofitoa
Lorearen kolorea:Gorria
Tamaina gutxienez:20 cm
Tamaina gehienez:60 cm
Garaiera gehienez:1000 m
Ingurunea: Soroetakoa eta erruderala.
Banaketa orokorra:Hainbat eskualdetakoa

Kanduek ile zutituak dituzte; kapsula ia esferikoa, zabal baino 1,5-2 aldiz luzeagoa, lorexakien diskoan 8-18 erradio dituena.

Ugaritasuna: Ia lurralde osoa: A; haran atlantikoak: U

Komentariorik ez..