Silene flos-cuculi

inaxio·k

2006/01/22 - 20:51

Lorea
Lorea ©inaxio (20170328)
1164 klik

Kapsulak 5 hortz ditu eta estiloak 5 dira; landare bizikorrak (31)

 

Kapsulak 6 edo 10 hortz ditu eta estiloak 3 edo 5 dira; landare bizikorrak edo urterokoak (32)

 

Landareak ilupa zuri-grisaxka dauka; kaliza 15-25 mm luze da; petalo osoak edo muxarratuak (38)

Landare berdexka, ile mehe leun bakanekin edo ilerik gabe; kaliza txikiagoa, gehienez 12 mm luze; petalo listuak edo bi gingil luzetan zatituak (39)

 

Petaloak sakonki zatiturik daude 4 lits desberdinetan; kaliza 6-12 mm luze da; lore-elkarte laxoa, 8 mm-tik gorako pedizeloekin; zurtoinek oinaldean ile mehe eta leun bakanak dituzte (39)

Gingil biko petaloak; kaliza gehienez 6 mm luze da; lore-elkarte trinkoa, ia buru-itxurakoa, 1-3(6) mm-ko pedizeloekin; zurtoin ilegabeak (40)

Beste izenak: Lychnis flos-cuculi
Generoa:Silene
Lorearen kolorea:Arroxa
Tamaina gutxienez:20 cm
Tamaina gehienez:70 cm
Garaiera gehienez:1000 m
Ingurunea: Ihitzak, zingiradiak, belardi hezeak eta erreka-bazterrak.

Petaloak sakonki zatiturik daude 4 lits desberdinetan; kaliza 6-12 mm luze da; lore-elkarte laxoa, 8 mm-tik gorako pedizeloekin; zurtoinek oinaldean ile mehe eta leun bakanak dituzte.

Ugaritasuna: Haran atlantikoak eta iparraldeko mendiak: A; arroak, Pirinio mendiak, tarteko eta hegoaldeko mendiak: U

Komentariorik ez..