Viburnum lantana

inaxio·k

2006/01/16 - 23:04

Viburnum lantana, Ilarduia aldean
Viburnum lantana, Ilarduia aldean ©inaxio (20170408)
1210 klik
Izen arrunta (z): eu:andura, marmaratila

Hosto palmatilobatuak; lore-elkartearen kanpoaldeko loreak antzuak dira, eta barrukoak emankorrak eta txikiagoak; drupa esferikoak, heldurik daudenean gorri minak (48)

Hostoak arrautza-itxurakoak dira, osoak edo horztunak; lore-elkartean hosto guztiak berdinak eta emankorrak dira; arrautza-itxurako drupak, ± zapalak, gorriak, urdin ilunak, are beltzak heldurik daudenean (48,49)

 

Hostoak hortzdunak, erorkorrak, bigunak, lodiak dira, nerbio nabarmenak dituzte, eta azpialdean izar-itxurako ilez osatutako feldroa daukate; arrautza-itxurako drupak, zapalak, hasieran gorriak eta heldurik daudenean beltzak (47)

Hostoak osoak, iraunkorrak, larrukarak, meheak dira, eta azpialdean ile banaka batzuk dituzte nerbioen gainean; arrautza-itxurako drupak, urdinak metal-distirarekin edo ia beltzak (49)

Generoa:Viburnum
Forma biologikoa:Fanerofitoa
Tamaina gutxienez:100 cm
Tamaina gehienez:500 cm
Garaiera gutxienez:50 m
Garaiera gehienez:1300 m
Ingurunea: Erkamezti eta artadien orletan eta baso horien ordezko sastrakadietan.

Hostoak hortzdunak, erorkorrak, bigunak, lodiak dira, nerbio nabarmenak dituzte, eta azpialdean izar-itxurako ilez osatutako feldroa daukate; arrautza-itxurako drupak, zapalak, hasieran gorriak eta heldurik daudenean beltzak.

Ugaritasuna: Arroak eta tarteko mendiak: U(A); haran atlantikoak eta iparraldeko mendiak: B

Komentariorik ez..