Silene dioica

inaxio·k

2006/01/16 - 20:23

Loreak
Loreak
©inaxio (2006-01-16)
1185 klik

Kapsulak 5 hortz ditu eta estiloak 5 dira; landare bizikorrak (31)

 

Kapsulak 6 edo 10 hortz ditu eta estiloak 3 edo 5 dira; landare bizikorrak edo urterokoak (32)

 

Estiloak 5 dira; kapsulak 10 hortz ditu (edo 5 hortz bifido); lore sexubakarrak; kalizak 10 mm baino luzeagoak dira (32)

 

Estiloak 3 dira (inoizka 4); kapsulak 6 hortz ditu; lore hermafroditak, edo kaliza 8 mm baino laburragoa duten lore sexubakarrak (34)

 

Lore zuriak; kaliza fruitu-emailea 15-30 mm luze da, eta 5-10 mm-ko hortzak ditu, triangeluar/puntaluzeak; kapsula 14-22 mm luze da, eta hortz tenteak edo ia zutituak ditu, ez kanpora-kurbatuak (41)

Lore arrosak; kaliza fruitu-emailea 10-15 mm luze da, eta 2-3,5 mm-ko hortzak ditu, triangeluarrak; kapsula 10-14 mm luze da, eta hortz kanpora-kurbatuak ditu, heldurik daudenean biribilkatuak (42)

Beste izenak: Lychnis dioica
Generoa:Silene
Forma biologikoa:Hemikriptofitoa
Tamaina gutxienez:30 cm
Tamaina gehienez:80 cm
Garaiera gehienez:1500 m
Ingurunea: Haltzadiak eta erreka-bazterretako belardiak, pagadi/izeidiak, labar-oin itzaltsuetako baso mistoak, palaxu freskoak, dunak.

Lore arrosak; kaliza fruitu-emailea 10-15 mm luze da, eta 2-3.5 mm-ko hortzak ditu, triangeluarrak; kapsula 10-14 mm luze da, eta hortz kanpora-kurbatuak ditu, heldurik daudenean biribilkatuak.

Ugaritasuna: Haran atlantikoak eta iparraldeko mendiak: AA; tarteko mendiak: U; arroak eta hegoaldeko mendiak: B

Komentariorik ez..