Dianthus hyssopifolius hyssopifolius

inaxio·k

2005/11/06 - 18:32

Lorea
Lorea ©inaxio (2005-11-06)
1311 klik
Generoa:Dianthus
Tamaina gutxienez:20 cm
Tamaina gehienez:50 cm
Garaiera gehienez:2000 m
Ingurunea: Larre mesofiloak, sastrakadiak, basoetako argiune belartsuak, harkaitzetako lauguneak eta, noizbehinka, itsasertzeko dunak.

Petalo orria ez dago hain sakonki banaturik, litsek gehienez zabaleraren erdia hartzen diote, eta zatitu gabeko aldea arrautza itxurakoa da; kalikuluaren brakteak pixkanaka estutuak edo ia moztuak dira, luzeraz kalizaren herena gutxienez eta ia kaliza bestekoak gehienez; loreak korinbo ez diren lore-elkarteetan edo banaka daude. Hosto luzeak, 4-11 cm-koak, bigunak eta puntazorrotzak; kalikuluaren brakteak luzeraz gutxienez kalizaren herena eta gehienez ia kaliza bestekoak dira, eta pixkanaka estutzen dira 3-10 mm-ko akumen luzean; petalo-orriak lits luzeak ditu, zabaleraren erdia hartzen diotenak.

Kokapena:

Iruzkinak

Komentariorik ez..