San Juan eliza

Enezubi·k

2026/07/22 - 18:36

San Juan Eliza. Guardia
San Juan Eliza. Guardia ©Enezubi (20260722)
33 klik
Mota:Eliza
Udalerria:Guardia
Mendea: XIII
Iraupen egoera: Ona

San Joan Bataiatzailearen elizaGuardiako (Araba) eliza bat da, herrialdearen hegoaldean kokaturik dagoena eta iparraldean dagoen Erregeen Andre Mariaren elizarekin batera hiribildua eratzen duena. Azken urteotan Arabako Foru Aldundiak ataria berrizteko lanak egin ditu.

Historia

Eliza-gotorleku gisa eraiki zen. Hegoaldeko ataria, "aitonena" ezizenaz ezagutzen dena, izan zen eraikitzen lehena. XII. mendea eta XIII.aren artean egin zen eta eragin frantses nabaria dauka. Zutabeak landare, animaliz eta Bibliako pasadizoez apaindurik dago. Erromaniko eta gotiko estiloak nahasten ditu. Aurretik eskultura gehiago izan bazituen ere gaur egun bi baino ez dira gelditzxen, Amabirjinarena eta goiaingeruarena, Deikundearen eszena interpretatzen.

Gaur egungo elizaren gehiengoa ordea XIII eta XIV mendeen artean eraikiz en. XVI.mendean hainbat aldaketa egin zitzaizkion eta jadanik gotorleku izaera galdu zuen. Dorrea ere gaztelua izan zena kanpandorre bihurtu zen eta honetaz gain Pilar kapera neoklasikoa gehitu zitzaion. Kapera hau gehitzeak jatorrizko mendebaldeko ataria suntsitzea ekarri zuen. Honetaz gain hainbat leiho estali zituen eta argi puntu berriak lortzeko absidezko bobeden ordez kupula erdiesferiko bat ezarri zen, gainean leihoak zituen linterna bat eraikiz.

Arkitektura

Oinplanoak gurutze latindar itxura du eta kruzero bat eta hiru abside ditu. Hormetan leiho gotikoak eta errosetoiak daude.

Etiketak:wikipedia

Iruzkinak

Komentariorik ez..

Gertuko helburuak

Samaniego jauregia (44 m.ra) · Casa Primicia eraikina (117 m.ra) · Guardia udalerria (130 m.ra) · Laguardia (141 m.ra) · Abade Dorrea eraikina (325 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints

1·tik 26·ra, 26 guztira