Olarteko San Bartolome eliza

Enezubi·k

2026/06/29 - 17:55

Argazkirik ez
58 klik
Mota:Eliza
Udalerria:Orozko
Mendea: XVI
Iraupen egoera: Ona

Landa-tenplu xumea da, ospe handia daukana. Isolatuta
dagoen arren, erabiltzen duten auzokideak bizi diren gunetik
hurbil aurki dezakegu. Harri-hormaz dago eraikita, eta
errektangelu erako oin-planoa osatzen du nabeak, estuagoa
den buruko alde lauki batekin. Gangen mailan bi giro
ezberdinekin lotuta daude tarte horiek eta esan genezake
arotzia-aukera hau dela edo, hobeto esanda, izan zela, eraikin
honen ezaugarririk erakargarriena.
Egia esan, buruko aldearen sabai moduan lau puntadun
eta bost gakodun izarrak dituen gurutzeriadun ganga dago,
gehi beste lau estekailu, bai ardatzaren norabidean eta zeharka.
Txit diseinu kultua, baina egurrez egina. Elizak jasan duen
eraberritze modernoan galdu izan diren marrazki margotuak
zeuden plementoetan. Ahur-ikuspegitik begiraturiko itsasontzi
baten brankaren antzeko itxura dauka orain nabeak, aurreko
aldetik abiatuta atzeraino zeharkatzen duen bizkarrezur
batekin, eta berorren euskarri, habe haren presioa mentsulen
gainean pausatzen duten zazpi atalez osaturiko saila. Gaur
egun, haragirik gabeko saihetsak ematen duen eta lehen kanoi
baten gangarena egiten zuen egitura horretan zehar,
teilatupean ikus daiteke, zuriz margotuta, ganga bera osatzen
zuen oholtza kendu egin delako bertatik eta horrek teilatuak
berak eragin zitzakeen eragozpenetatik begiratzen zuen.
Jatorrizko asmo hori ezin igar daiteke, ordea, gaur egun.
Leihoei dagokienean, buruko aldean daudenak dira, puntu
eta guzti, interesgarrienak. Bertan ere badaude hiru bao, gezi-
leihoak bezain txikituak, itsutuak eta euretariko bat, bikaina,
buruko aldean agertu zen erretaula kendu zutenean. Koruan
ere beste bi daude, eta euretariko bat asentudun bao ohikoa
da.
Elizarako sarbide erabilgarri bat dago, eguerdi aldera
ematen duen horman dagoena, erdi-puntukoa eta iraulita
dauden enbor-piramide erako kapitelak dituzten ukondodun
zutabetxoen gainean tolestuta dauden bi arkurekin, hosto lau
handiez eginiko hostotzan landurikoak. Teorian nagusia dena
oinetara dago eta puntudun ale ederra da, abaniko gisa
antolaturiko dobelekin. Beraren kanpoko aldea aberasteko,
aldedun mentsulatxoen artean arras nahastuta gertatzen den
soingaina dauka. Oso bakunak diren lau gizairudien
Elizaren ataria dugu beraren ospea hedatzen lagundu
duten elementuetarik beste bat. Oinak harrizko hesian eta
eguerdiaren eta oinen aldean, elizako hormetan jartzen
dituzten oin artezdun teilapez eginiko formula da. Enkotxatua
da interesgarriena, errekarri txikiz eginiko karrajua, geometria-
irudi soilak eginez. Alderdi batean, berriz, antzinako harlauzak
daude.
Erromaniko berantiarreko edo inertziako lana ematen du
eraikin honek, XIII. mendekoa, eta jatorrizko hartatik alboko
atea besterik ez da geratzen. 1510. urtearen inguruan, jatorrizko
eliza hura ia osorik berregin zen: perimetroa osatzen zuen
hormaren zati bat, puntudun sarrera, gangak, koruko leihoa
eta abar. Deskribatu ditugun ataletatik modernoenak, atariak
hain zuzen, XVII. mendeko data dauka.
Olarteren interesa nabea estaltzeko erabilitako formulan
zetzan, izan ere, Bizkaian bakarra izan ez arren, berezi samarra
zelako eta molde erabat herrikoian egina, Zaloakoa eta
Goikurikoaren antzeko aukera hartuta honako honetan ere.
Eta halaxe errespetatu beharko zuten, baina bestela jokatu
zelarik, gaurko egunean damutu besterik ez zaigu geratzen.

Iruzkinak

Komentariorik ez..

Gertuko helburuak

Ibarra auzoa (190 m.ra) · San Roke ermita (418 m.ra) · Aranguren dorretxea (552 m.ra) · Zaloako Ama Birjina ermita (740 m.ra) · San Sebastian ermita (930 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints

1·tik 18·ra, 18 guztira