- Otsondo
- Amaiur
- Urdazubi
Otsondoko mendateko lepoan mendikate luze bat hasten da, hasieran ekialderantz egiten duena, gorabehera handirik gabe. Kate hau bitan banatzen da Meatzetako Bizkarreko gailurrean: iparralderantz Antsestegi eta Lizartzu gainek bidea emanen diete Mondarrain eta Artzamendi urrunetaraino daramaten sokei. Ekialderantz, berriz, kateak Urlegiko lepoak Gorramendiko gainetara eramanen gaitu. Lepo eta harrate estrategikoetako ingurua dugu hau: megalito zahar ugariak eta bunker ez hain zaharrak lekuko.
Antsestegik bi gailur bereizi ditu, bietan IEkoa da metro batzuk garaiagoa, baina aldea oso metro gutxikoa da. IEko gailur honetan larrea da nagusi, eta ikuspegi zabala. Bertan dago txartelontzia, "Lizartzu" jartzen duena. HMko gailurra harkaitz multzo batek koroatzen du, itxura dotorea ematen diona HMko isurialdetik begiratuta: Antsestegiko Harria da hau.
Ibilbideak
| Ibilbidea | Abiapuntua | Gorabehera | Nork |
|---|---|---|---|
| Lizartzu eta Antsestegi Urdazubitik | Urdazubi | 1050 m | inaxio |
Iruzkinak
Komentariorik ez..
Gertuko helburuak
ANSESTEGIKO LEPOA harrespila (498 m.ra) · BUURDIKO LEPOA harrespila (516 m.ra) · ANTSESTEGI harrespila (678 m.ra) · ANSESTEGIKO LEPOA* tumulua (797 m.ra) · MAILARRETA / MAIRUILARRIETA HEGO harrespila (923 m.ra) · GOIZAMENDI (Meatzetako-kaskoa) harrespila (963 m.ra) · MAIRUILARRIETA harrespila (971 m.ra) ·
Waypoints
Komentariorik ez..