Etxauriko Haitzak, amildegiaren gainetik, tartetik eta azpitik ibilbidea

inaxio·k

2025/04/26 - 09:04

44 klik
Abiapuntua: Etxauri
Zailtasuna: Zaila
Igoera metatua:800 m
Eskema: Etxauri - Zirizako eskilarak - Lez koba - Etxauriko Haitzak - Etxauri.
Luzera:13.75 km
Iraupena: 5 ordu
Ibilbide mota: Itzulia, jaitsiera beste bide batetik
Noiz egina: 2025-04-26

Oso ibilbide ederra, bidezidor luzeetan barrena, landaretza oparoaz inguraturik (maiatza aldera egiteko aproposa).
Arrastoak Lez kobako sartu-atera eginda, ekialderantz jarraitzen du, Etxauriko eskolaren jarduera eremuan zutitutako haitz ikusgarriak ikusteko. Tarte hori nahasia da eta amildegira asko gerturatzen da azken tartean, horregatik jarri dut ibilbidea "zaila" dela, ez da egokia amildegien beldur direnentzat. Lez kobarako joan-etorria egiteko bidea bera eta gero Etxauriko Haitzetarako igoerarako jarraitzen den zehar-bidea ere (amildegien arteko bideak dira) bidezidor bihurriak dira, tarteren batean arreta jarri beharra dago arrastoa ez galtzeko.

Bidean ikusi beharrekoak:
Arrastoa:
EranskinaTamaina
etxauri-20250425_1.gpx184.92 KB

Komentariorik ez..

1·tik 17·ra, 17 guztira