Abiapuntua:
Jaitzubia
Zailtasuna:
Erraza
Igoera metatua:600 m
Eskema:
Jaitzubia - padura - Santio bidea - Guadalupe - Erramutz - Jaizkibel - Jaizkibel urbanizazioa - Jaitzubia
Luzera:14.60 km
Iraupena:
4 ordu 15 minutu
Ibilbide mota:
Itzulia, jaitsiera beste bide batetik
Lurraldea:Hondarribia
Noiz egina:
2025-02-02
Bidean ikusi beharrekoak:Jaizkibel
Arrastoa:
Eranskina | Tamaina |
---|---|
20250202-jaitzubia-jaizkibel_0.gpx | 110.64 KB |
Oharrak:
Jaitzubiako paduraren bazterreko bidean seinale bat topatu dut bidea moztuta zegoela esanez, baina nola ez dudan debekurik ikusi, ibiltzeko trabaren bat (bidea urratuta, zuhaitzen bat erorita) izango zela pentsatu eta aurrera egin dut seinaleari kasurik egin gabe. Baina ez dut trabarik topatu. Inguruko ibiltari bati galdetu eta esan dit padurako espezieren baten babeserako ote den. Argibide gehiago eskertuko genioke seinalea jarri duenari. Tarte hori saihesteko nahikoa da paduraren eremua jaizkibel aldetik inguratzen duen bidea jarraitzea, Bekoerrota errota aldera joaz.
Jaizkibelgo jaitsieran, Jaizkibel Urbanizazioan sartzean, sarrera debekatuta dagoela dioten seinale batzuk daude; ez du ematen kasu egin behar zaienik, urbanizazioko sarrera nagusietan ez da halakorik aipatzen, ahaztuta gelditutako konturen bat izango da. Ez dit niri inork eragozpenik jarri urbanizazioan barrena ibiltzeko.

Komentariorik ez..