Ollideko Barga mendia

inaxio·k

2024/07/22 - 07:57

Bargattentte tontorra mendebaldetik
Bargattentte tontorra mendebaldetik
©inaxio (20240720)
36 klik
Altuera:1.136 m
Beste izenak: Bargattentte
Mota:Mendia
Mendialdea:Urbasa
Lurraldea:

"Barga" esaten zaio Sakana aldean Urbasako ertzari, eta Ollide deritzo Lizarragako mendatetik ekialdera doan bide zabalak zeharkatzen duen bailarari, hortik orri honi ezarritako izena, Lizarraga herriaren gaineko haitz multzoa izendatuz. Tontorra amildegi beldurgarri baten gainean dagoen estraplomatutako haitz ikusgarri baten muturrean dago (hortik Bargattentte izena), eta putreen ohiko begiralekua izan behar du, tontorrean pilatutako luma ugariek erakusten dutenez. Baina edozein mendizaleren eskumenean gelditzen da, Lizarragako mendatetik datorren pista zabala tontorretik gertu pasatzen baita, eta inongo zailtasunik gabe igo daiteke hegoaldeko hegian gora. Bargaren ertzari jarraitzea ere erraza da, gora-behera txikia da, eta bada ibilbide bat (marra zuri-berdeak) ertzaren parez-pare San Adriango ermita aldera doana eta amildegira gerturatzeko aukera ematen duena urrats gutxi batzuk emanda. Ikusmira, esan beharrik ez dago, zabala da, trabarik gabea, Ergoienako bailararen gainean eta Urbasako ekialdeko eremuaren gainean.

Komentariorik ez..

Near targets

ARRANGARTE tumulua (530 m.ra) · Arrangarte V eraztun-tumulua (643 m.ra) · TXIMUA tumulua (749 m.ra) · San Adrian koba (774 m.ra) · OLLIDE etxola hondoa (836 m.ra) · San Adrian eraikina (923 m.ra) · San Adrian mendia (963 m.ra) · San Miguel ermita (987 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints