Lazagorria mendia

inaxio·k

2024/07/06 - 13:22

Lazagorria tontorra
Lazagorria tontorra ©inaxio (20240705)
18 klik
Altuera:1.571 m
Beste izenak: Latzagorria
Mota:Mendia
Mendialdea:Larra
Abiapuntuak:
  • Belagua aterpea
  • Bagomalta
Lurraldea:Izaba

Lapazarrako bizkar luzearen mendebaldeko mutur batean dago Lazagorria tontorra, Belaguako bailara IEan ixten duen harresi erraldoiaren gain-gainean. Erraza da bertara heltzea GR-11aren arrastoa jarraituz gero, bide hau Lapazarra eta bien arteko lepora heltzean tontorra oso gertu gelditzen baita. Gainean harripila xume bat baino ez dago, eta ikuspegi zabala iparraldera, hegoaldekoa, Belagua aldekoa, pagadiak ixten baitu. Gaineko joan-etorria eginez gero Lapazarra deika izango dugu utzitako bidera itzultzean.

Komentariorik ez..

Near targets

Bat ere ez.

Beste mapatan ikusi

Waypoints