Artitzako Malkorra mendia

inaxio·k

2023/12/30 - 16:44

Artitzako Malkorra: azken txanpa HEko bizkarrean gora
Artitzako Malkorra: azken txanpa HEko bizkarrean gora ©inaxio (20231230)
103 klik
Altuera:436 m
Mota:Mendia
Mendialdea:Aralar
Abiapuntuak:
  • NA-1300 bidegurutzea
  • Azkarate
Lurraldea:Araitz

Araxes errekaren gain-gainean oldartzen den haitz zorrotza da, karaitzezkoa, eta basoak estaltzen ditu bere hegi malkartsu gehienak. Txikia izanagatik, mendi zakarra da, baina ez zaila, nahikoa da kontu pixka batekin ibiltzea. Bere ipar ekialdeko hegia Araxes errekara jausten da eta huraxe da alderik zakarrena, hego mendebaldetik ordea Balerdi aldera luzatzen den bizkar luze batek lotzen du eta haretxek eskaintzen du tontorrera gerturatzeko abagune egokiena, Motzeneko bordara doan gurdibidea baliatuz. Azken txanpa, arte eta karaitz artean bide egokiena bilatuz osatu beharko duzue. Tontorrean artadiak utzitako hutsarteak baliatu beharko dituzue inguruko mendiak ikusteko. Txartelontzirik ez. Bada hego-mendebaldeko bizkarrean koba txiki bat, Motzeneko bordatik igotzen den bidearen bazterrean, ardi-ahuntzen babesleku bihurtu dena.

Mendialdea*: Aralar

Komentariorik ez..

Near targets

Araitz (542 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints