Narcissus assoanus

inaxio·k

2022/05/30 - 21:19

Narcissus assoanus Virgen de Peña mendian
Narcissus assoanus Virgen de Peña mendian ©inaxio (20070430)
7 klik

Loreak ginbailean edo banaka daude; kopa-itxurako koroa, normalean tepaloak baino laburragoa; periantoaren hodia meharra da, zilindrikoa, eta muturrean 6 mm baino estuagoa (79,80)

 

Lore bakartiak; koroa zabala, inbutu-itxurakoa, edo zilindrikoa, tepaloak bezain luzea gutxi gorabehera; periantoaren hodia kono irauliaren itxurakoa da, puntan 6 mm baino zabalagoa (84)

 

Lore dilindariak; koroa 5-15 mm luze da; tepalo guztiz erreflexuak, periantoaren hodia bezain luzeak (79)

Lore zutituak edo tenteak; 1-6 mm-ko koroa; tepalo zutituak, periantoaren hodia baino nabarmen laburragoak (80)

 

Tepaloak eta koroa hori biziak dira; hostoak estu-estuak dira, normalean 2 mm-tik beherako zabalera dute; landare mehea, 10-20(30) cm garai, 1-2 lorekoa (80)

Tepalo zuriak edo hori argiak; hostoak 3 mm baino zabalagoak dira; landare handiagoa, eskuarki 20 cm baino garaiagoa, 1-20 lorekoa (82,83)

 
Generoa:Narcissus
Forma biologikoa:Geofitoa
Tamaina gutxienez:10 cm
Tamaina gehienez:30 cm
Garaiera gutxienez:300 m
Garaiera gehienez:1500 m
Ugaritasuna: Arroak, Ebro Harana, tarteko eta hegoaldeko mendiak: U

Komentariorik ez..