Urteroko landarea; sustrai ahula, erraz ateratzen dena; brakteak hostoen antzekoak dira; lore-elkarteak ia zurtoin osoa hartzen du (1)
Beheko eta erdiko hostoen orriaren oinaldea bihotz-itxurakoa edo biribila izan daiteke; hosto-txortena orria bezain luzea edo laburxeagoa da (2)
Hostoek alboetan hortz arantzadun ziztagarriak dituzte (3)
Brakteak kalizak baino askoz handiagoak dira; sasibertizilo bakanak, lore-ardatza agerian uzten dutenak; kalizek ez dute ilerik edo banaka batzuk baino ez dituzte, eta guruin estipedunak dituzte (6)
Hosto guztiak lerro-itxurakoak dira eta puntan 0,5 mm-tik gorako arantza dute; landareak adar tenteak ditu (7)
Beheko hostoak, behintzat, eliptikoak, luzangak edo espatula-itxurakoak dira; erdiko eta goiko hostoek puntan ez dute arantzarik, batzuetan 0,5 mm-tik beherako mukroia dute; landareek adar dekunbenteak edo tenteak dituzte (8)
Erdiko eta goiko hostoak eta behekoak berdintsuak dira, ia adabetarteak bezain luzeak, gehienak 4 mm baino zabalagoak, kamutsak eta goiko erdian horztunak, edo zorrotzak eta osoak; korolaren goiko ezpainak 2 gingil izaten ditu; kalizaren hortzak hodia bezain luzeak dira gutxi gorabehera; adar dekunbenteak (8a)
Erdiko eta goiko hostoak behekoak baino askoz txikiagoak dira, adabetarteak baino askoz laburragoak, 4 mm baino estuagoak, zorrotzak edo ia, osoak, lineal/lantzeolatuak edo eliptiko estuak; korolaren goiko ezpaina osoa edo muxarratuxea da; kalizaren hortzak hodia baino askoz laburragoak dira; adar tenteak edo dekunbenteak (8b)
Komentariorik ez..