Geranium cinereum

EHlsgi·k

2022/05/30 - 21:17

Geranium cinereum Auñamendi aldean
Geranium cinereum Auñamendi aldean ©inaxio (20230705)
17 klik

Hostoak zatituak dira eta sartune sakonak dituzte, salbu eta oinaldekoak, batzuetan; hosto-lakain linealak edo luzanga/linealak (29)

 

Hosto gehienak ez daude lakain linealetan edo lineal/luzangetan zatiturik (30,31)

 

Hostoen lakain primarioak falka-itxurakoak dira eta punta aldea dute alderik zabalena; hosto biribilak edo zirkuluerdi-itxurakoak (30)

 

Hostoen lakain primarioak ± erronbikoak dira eta erdialdea dute alderik zabalena; hostoak poligonalak dira (31)

 

Petaloek azkazal nabaria dute; sepalo bizardunak, giladunak, zeharretara tolesak dituztenak, loraldian tente daudenak; merikarpoek goian saihetsak dituzte, eta behean erretikulua edo zimurrak (35)

Petaloek ez dute azkazal nabaririk; sepalo mukroidunak, gilarik gabe, saihetsik gabe, loraldian ± zutituak; bestelako merikarpoak (37,40)

 

Landareak ez du zurtoinik edo txiki-txikia du; hosto guztiak oinaldean daude; errizoma bertikal lodia; 12-20 mm-ko petaloak, lilak, zain ilunekin (36)

Landareak aireko zurtoin handiak ditu eta ez du errizoma lodia; 2-10 mm-ko petalo arrosak, purpurak edo lilak (40)

 
Oso arruntaArruntaUrriaBakanaOso bakana
Generoa:Geranium
Forma biologikoa:Hemikriptofitoa
Tamaina gutxienez:5 cm
Tamaina gehienez:20 cm
Garaiera gutxienez:1200 m
Garaiera gehienez:2200 m
Ugaritasuna: Pirinio mendiak: U; iparraldeko mendiak: BB
Eskualdea: Pirinio mendiak
Ugaritasun indizea: Urria
Eskualdea: Iparraldeko mendiak
Ugaritasun indizea: Oso ba­ka­na

Komentariorik ez..

Near targets

Beste mapatan ikusi

Waypoints