Euphorbia characias

EHlsgi·k

2022/05/30 - 21:17

Euphorbia characias Etxauri aldean
Euphorbia characias Etxauri aldean
©inaxio (20080504)
6 klik

Landareak lurraren gainean etzanda daude; hosto guztiak aurkakoak dira, estipula txikiak dituzte, eta orriaren oinaldea, behintzat, asimetrikoa dute; lore-elkartea ez da ginbaila; ziatioak banaka daude hostoen galtzarbeetan (20)

 

Landareak tenteak edo prokunbenteak edo tartekoak dira, ez daude lurraren gainean etzanda; loredun zurtoinetako hostoak txandakatuak edo dekusatuak dira (eta dekusatuak badira zurtoinak tente daude), estipula gabeak, eta orri simetrikoa dute; lore-elkarteak ginbailak dira, eta haien erradioak eta ziatioak (hauek, eskuarki, ez daude banaka) brakteen galtzarbeetatik irteten dira (22,23)

 

Nektarioek (ziatioaren guruinak) adarrak dituzte eta kanpoko ertza muxarratua, horztuna edo moztua dute (22)

 

Nektarioek (ziatioaren guruinak) kanpoko ertza biribila dute (24)

 

Kapsulek garatxoak dituzte kuskuen bizkarraldean, behintzat (21)

 

Kapsula leunak (22)

 

Landare bizikorrak edo bi urtez behingoak, ± sendoak; (2,5)3-14 mm-ko kapsulak; 2-6 mm-ko haziak; lore-elkarteak 3-20 erradio edo gehiago ditu (22)

 

Urteroko landareak, meheak; kapsula txikiagoak, 1,4-2,5 mm-koak; 1,11,8(2) mm-ko haziak; lore-elkarteak (2)3-5 erradio ditu (23)

 

Goiko brakteak bat eginda daude oinaldean; hostoek ileak dituzte, ertzetan behintzat; lore-elkarteek 16-100 erradio edo gehiago dituzte (39,40)

 

Brakteen oinaldeak ez daude bat eginda; hosto ilegabeak; lore-elkarteek 2-16 erradio dituzte (41,43)

 

Kapsula iledunak, 4-6 mm-koak; nektarioak ± purpurak dira, moztuak edo adardunak; hostoek ez dute ageriko nerbio sekundariorik (39)

Kapsula ilegabeak, 2,5-4,5 mm-koak; nektario berdexkak edo horixkak, luzangak, adardunak; hostoek nerbio sekundario nabariak dituzte (40)

Landareak lurraren gainean etzanda daude; hosto guztiak aurkakoak dira, estipula txikiak dituzte, eta orriaren oinaldea, behintzat, asimetrikoa dute; lore-elkartea ez da ginbaila; ziatioak banaka daude hostoen galtzarbeetan (20)

 

Landareak tenteak edo prokunbenteak edo tartekoak dira, ez daude lurraren gainean etzanda; loredun zurtoinetako hostoak txandakatuak edo dekusatuak dira (eta dekusatuak badira zurtoinak tente daude), estipula gabeak, eta orri simetrikoa dute; lore-elkarteak ginbailak dira, eta haien erradioak eta ziatioak (hauek, eskuarki, ez daude banaka) brakteen galtzarbeetatik irteten dira (22,23)

 

Nektarioek (ziatioaren guruinak) adarrak dituzte eta kanpoko ertza muxarratua, horztuna edo moztua dute (22)

 

Nektarioek (ziatioaren guruinak) kanpoko ertza biribila dute (24)

 

Kapsula leunak (24)

 

Kapsula garatxodunak (26)

 

Urteroko landareak; 2,2-3,5 mm-ko kapsulak; 1,7-2,5 mm-ko haziak, zain-erretikulu oso nabarmenarekin; lore-elkarteek 4-5 erradio dituzte eta ez dute albo-erradiorik; hostoak 1-4(4,5) cm luze dira eta abanikoitxurako punta dute (49)

Landare bizikorrak; (3,5)4-6,5 mm-ko kapsulak; 2,5-4,5 mm-ko hazi leunak; lore-elkarteek 10-100 erradio dituzte eta badituzte albo-erradioak; hostoak (3)4-10 cm luze dira, eta ez dute abaniko-itxurako puntarik

 

Kapsula iledunak; goiko brakteak bat eginda daude oinaldean; nektario ± purpurakarak; hosto osoak (50)

Kapsula ilegabeak, papila txiki-txikiekin; goiko brakteak aske daude; nektarioak ez dira purpura-kolorekoak; hostoek hortzak dituzte goiko erdian, behintzat (51)

Generoa:Euphorbia
Forma biologikoa:Kamefitoa
Tamaina gutxienez:30 cm
Tamaina gehienez:100 cm
Garaiera gutxienez:150 m
Garaiera gehienez:1200 m
Banaketa orokorra:Mediterraneoa
Ugaritasuna: Arroak, Ebro Harana eta lurraldeko mendiak: U; haran atlantikoak: B

Komentariorik ez..

Near targets

Beste mapatan ikusi

Waypoints