Reseda luteola

inaxio·k

2025/05/25 - 21:17

Reseda luteola Irurtzun aldean
Reseda luteola Irurtzun aldean
©inaxio (20250525)
12 klik

Hosto osoak edo ia (3,4)

 

Hostoetako batzuk, behintzat, zatituak dira (8,10)

 

Kapsulek 4 hortz dituzte; 4 lorexaki; lerro-itxurako hostoak, 1-2 mm zabal, maiz oinaldean 1-2 pare hortz txiki dituztenak (3)

Kapsulek 3 hortz dituzte; 3 lorexaki; hosto luzangak edo espatula-itxurakoak, 3 mm baino zabalagoak, oinaldean hortzik ez dutenak (4,5)

 

Kapsulak 3-5 mm luze dira eta tente daude, elkarren ondo-ondoan; loreek 4 sepalo eta 4 petalo dituzte; hazi leunak, distiratsuak, beltzezkak; sepaloak ez dira akreszenteak; belar tentea, 50 cm baino garaiagoa (4)

Kapsulak 10-15 mm luze dira eta zintzilik daude, multzo laxoan; loreek 6 sepalo eta 6 petalo dituzte; hazi uhindu/zimurtuak, zurixkak edo grisaxkak; sepalo akreszenteak fruituetan; belar etzana/akreszentea, 50 cm baino txikiagoa (5)

Generoa:Reseda
Forma biologikoa:Hemikriptofitoa
Lorearen kolorea:Horia
Tamaina gutxienez:50 cm
Tamaina gehienez:100 cm
Garaiera gutxienez:0 m
Garaiera gehienez:1000 m
Ingurunea: Errepideetako arekak, bideak, ezpondak, eskonbrotegiak eta saroiak.
Banaketa orokorra:Eurosiberiarra
Ugaritasuna: Arroak, Ebro Harana eta lurraldeko mendiak (gailur garaiak izan ezik): U; Haran atlantikoak: B.
Kokapena:

Komentariorik ez..