Landare prokunbenteak; fruituen pedizeloak beherantz okertuta daude oinaldean, eta aldameneko hostoak baino laburragoak dira; lore-elkarteak ile erreflexuak ditu, guruingabeak edo ez oso guruintsuak (71)
Adar tenteak, lodiak; goiko hostoak ia zilindrikoak dira, ziliogabeak, kamutsak; sepalo eta pedizelo ziliogabeak; 12-14 mm-ko petaloak (72)
Adar meheak, goranzkoak, korapilatuak; goiko hostoak ildaskatuak, ziliodunak eta zorrotzak dira eta batzuetan puntan ile luze bat dute; sepaloek zilioak dituzte eta inoiz pedizeloek ere bai; 8-10 mm-ko petaloak (73)
Generoa:Fumana
Forma biologikoa:Kamefitoa
Lorearen kolorea:Horia
Tamaina gutxienez:10 cm
Tamaina gehienez:20 cm
Garaiera gutxienez:300 m
Garaiera gehienez:1200 m
Ingurunea:
Larreak eta sastrakadi heliofiloak lur lehor eta harritsuetan, kareharri, marga eta igeltsuen gainean.
Ugaritasuna:
Arroak eta Ebro Harana: U; haran atlantikoak: B
Eskualdea:
Haran atlantikoak
Ugaritasun indizea:
Bakana
Eskualdea:
Arroak
Ugaritasun indizea:
Urria
Eskualdea:
Ebro Harana
Ugaritasun indizea:
Urria
Komentariorik ez..