Silene gallica

inaxio·k

2025/03/04 - 21:17

Silene gallica
Silene gallica
©inaxio (20230407)
13 klik

Kapsulak 5 hortz ditu eta estiloak 5 dira; landare bizikorrak (31)

 

Kapsulak 6 edo 10 hortz ditu eta estiloak 3 edo 5 dira; landare bizikorrak edo urterokoak (32)

 

Estiloak 5 dira; kapsulak 10 hortz ditu (edo 5 hortz bifido); lore sexubakarrak; kalizak 10 mm baino luzeagoak dira (32)

 

Estiloak 3 dira (inoizka 4); kapsulak 6 hortz ditu; lore hermafroditak, edo kaliza 8 mm baino laburragoa duten lore sexubakarrak (34)

 

Kalizak 20 edo 30 nerbio ditu eta globo baten antzera puztuta dago; lore hermafroditak (33,34)

 

Kalizak 10 nerbio ditu eta ez dago batere edo ia batere puztuta; lore hermafroditak edo sexubakarrak (35,36,37)

 

Kaliza ilegabea; lore hermafroditak edo sexubakarrak (35)

 

Kaliza ± iletsua da, beheko erdian behintzat; lore hermafroditak (36,37)

 

Ipurdi ± zurkara duten landare bizikorrak, edo bi urtez behingo landare oso sendoak, sarritan kimu antzuak izaten dituztenak; oinaldeko hostoak, eskuarki, errosetan daude

 

Urteroko edo bi urtez behingo landare meheak, sustrai ahularekin, kimu antzurik gabe; oinaldeko hostoak ez daude erabat errosetan jarrita

 

Loreak dikasio ± erregularrean daude (61)

Loreak monokasioan, dikasio irregularrean edo banaka daude (62)

 

Ile laburrez jantzitako kalizak, ia zilindrikoak, estuak, (6)7-13(15) x 2-4 mm-koak; kapsula luzanga/zilindrikoak (62)

Kalizek ile ± luzeak dituzte eta arrautza-itxurakoak dira, aurrekoak baino zabalagoak; kapsula oboideak edo ia esferikoak (63,64,65)

 

Kalizen eztarria ez da oso estua; kalizen hortzak kamutsak dira, eliptikoak edo lantzeolatu zabalak; karpoforo ilegabeak, 3-4,5 mm-koak (63)

Kalizen eztarria oso estua da; kalizaren hortzak zorrotzak dira, linealak edo lineal/lantzeolatuak; karpoforo puberuluak edo pubeszenteak, gehienez 1,5 mm-koak (64,65)

 

Kalizak 6,5-10(12) mm luze dira, laurdena zatiturik daukate, eta guruin ile laburrak eta guruin gabeko ile luzeak dituzte; kalizaren nerbioak ez dira oso irtenak; zurtoinaren goialdeak eta pedizeloek guruin-ileak dituzte; lorezil-harizpiek oinaldean ileak dituzte (64)

Kalizak 10-16 mm luze dira, ia erdiraino zatituak, iledunak baina guruingabeak; kalizaren nerbioak oso irtenak dira; zurtoin eta pedizelo guruingabeak; lorezil-harizpi ilegabeak (65)

Generoa:Silene
Forma biologikoa:Terofitoa
Lorearen kolorea:
Tamaina gutxienez:10 cm
Tamaina gehienez:50 cm
Garaiera gutxienez:0 m
Garaiera gehienez:1100 m
Ingurunea: Etzeak, arekak, txilardietako soiluneak, harkaitzetako lauguneak, dunak, eta lur harro eta hareatsuko beste leku batzuk.
Banaketa orokorra:Subkosmopolita
Ugaritasuna: Ia lurralde osoa, goi-mendiak izan ezik: U

Komentariorik ez..