Silene acaulis

inaxio·k

2025/02/08 - 21:17

Saponaria caespitosa, Budogiaren hegoaldeko isurialdean
Saponaria caespitosa, Budogiaren hegoaldeko isurialdean ©inaxio (20230707)
7 klik

Kapsulak 5 hortz ditu eta estiloak 5 dira; landare bizikorrak (31)

 

Kapsulak 6 edo 10 hortz ditu eta estiloak 3 edo 5 dira; landare bizikorrak edo urterokoak (32)

 

Estiloak 5 dira; kapsulak 10 hortz ditu (edo 5 hortz bifido); lore sexubakarrak; kalizak 10 mm baino luzeagoak dira (32)

 

Estiloak 3 dira (inoizka 4); kapsulak 6 hortz ditu; lore hermafroditak, edo kaliza 8 mm baino laburragoa duten lore sexubakarrak (34)

 

Kalizak 20 edo 30 nerbio ditu eta globo baten antzera puztuta dago; lore hermafroditak (33,34)

 

Kalizak 10 nerbio ditu eta ez dago batere edo ia batere puztuta; lore hermafroditak edo sexubakarrak (35,36,37)

 

Kaliza ilegabea; lore hermafroditak edo sexubakarrak (35)

 

Kaliza ± iletsua da, beheko erdian behintzat; lore hermafroditak (36,37)

 

Urteroko landareak, kimu antzurik gabe (46)

 

Landare bizikorrak, kimu antzuekin (51)

 

Lore-bertiziloak trinkoak dira eta oso bakandurik daude, panikula luze eta estua eratzen dutela; 3-6 mm-ko kaliza (49)

Lore bakartiak edo multzo laxoetan elkartuak; luzera aldakorreko kaliza (50,51,52)

 

Loredun zurtoin oso laburrak, 1-5 cm-koak, hostorik gabe edo hostopare batekin; landareek kuxin-antzeko soropil sarria eratzen dute; lore bakartiak; 8 mm-tik beherako kaliza (50)

Loredun zurtoin luzeak, (5)10-50 cm-koak, hostotsuak; landareek kuxin-itxurarik ez duen soropil laxoa eratzen dute; loreak multzo loreanitzetan daude, edo banaka daude eta halakoetan kaliza 8 mm baino luzeagoa da (51,52)

 
Oso arruntaArruntaUrriaBakanaOso bakana
Generoa:Silene
Forma biologikoa:Kamefitoa
Lorearen kolorea:Arroxa
Tamaina gutxienez:2 cm
Tamaina gehienez:10 cm
Garaiera gutxienez:1600 m
Garaiera gehienez:2400 m
Ingurunea: Gandorrak, harkaitzetako lauguneak eta larre harritsuak.
Banaketa orokorra:Boreo-alpetarra
Ugaritasuna: Pirinio mendiak: BB
Eskualdea: Pirinio mendiak
Ugaritasun indizea: Oso ba­ka­na
Kokapena:

Komentariorik ez..