Txurtxur mendia

zuriain·k

2009/11/25 - 12:56

Txurtxurko gailurra
Txurtxurko gailurra ©zuriain (20091122)
3145 klik
Altuera:1.057 m
Beste izenak: Tturttur
Mendialdea:Aralar
Abiapuntuak:
  • Baraibar
  • Guardetxea
Lurraldea:Nafarroa

Txurtxur eta bere anaia bikia Gaztelu Malloetako azken mendiak ditugu, bai geografikoki bai mendizaleen ibilbideetan. Beren garaiera apalak, eta batez ere gailurreraino iristen den baso itxiak uxatu egiten ditu ibiltariak gain hauetatik. Hala ere, Aralarko ingurunerik ederrenetako batean daude kokaturik, Prantzes Errekaren ondoan, belardi zabalen eta pagadi ospelen muga-mugan. Bai Baraibartik, Guardetxetik edo bien arteko errepidetik abiaturik, ibilbide ezin ederragoa da. Hori bai, azken zatian bidetik kanpo eta lapiaz apur bat deseroso -eta arreta eskatzen duen- bati egin beharko diogu aurre. Zailtasun txiki hauei aurre eginez gero, Aralarko bazter ezkutuenetako bat ezagutzeko aukera izanen dugu.

Komentariorik ez..

Near targets

PAGAZELAIETA tumulua (322 m.ra) · BELUTA zutarria (485 m.ra) · Arriolatz mendia (916 m.ra) · DENDARIENEKO BORDA etxola hondoa (961 m.ra) · MURKURUKO ARRIPILA trikuharria (964 m.ra) · Amurutxate koba (965 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints