Aritzdigorri mendia

zuriain·k

2009/12/15 - 13:22

Gailurreko harriak
Gailurreko harriak
©zuriain (20091100)
1979 klik
Altuera:872 m
Beste izenak: Pazero
Mendialdea:Erreniaga
Abiapuntuak:
  • Belaskoain
  • Undiano
  • Erreniagako mendatea
Lurraldea:Nafarroa

Erreniagako mendilerroa aspaldidanik jasan ditu "progresoaren" erasoak. Lehendik ere pistak, errepideak, pinu aldaketak, antenak, erradarrak eta abar pairatu behar izan ditu Iruñeko ortzemuga hegoaldetik ixten duen mendialde gaixo honek. Aspaldi honetan, gainera, haizerroten sukarrak jo zuen, eta azken eraso honek erabat desitxuratu zituen gain hauek, mendizale gehienak uxatuz. Horregatik eskertzekoak dira Aritzdigorri bezalako gainak: haizerroten gaitzetik libre izateaz gain, itxura erakargarri samarra du, bere gailurreko konglomeratuzko arroka lerden horiekin.
Merezi du Aritzdidorrik bisita, gaur bihar baino hobe, norbaiti haizerrotak bertan landatzea bururatzen bazaio ere.

Komentariorik ez..

Near targets

Ekoiengo gaina mendia (776 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints