Abodi mendia

inaxio·k

2005/06/09 - 22:18

Tontorra
Tontorra ©Enezubi (20140727)
6622 klik
Altuera:1.533 m
Zerrenda:EHMK
Abiapuntuak:
  • Irati
  • Larrau mt./ Ütürzeheta
  • Otsagabia
Lurraldea:Nafarroa

Aezkoa eta Zaraitzu ibarren iparraldean, Abodiko mendilerroa ia 20 kilometrotan luzatzen da ekialdetik mendebalderantzko norabidean. Mendebaldeko muturrak Berrendi izena du, eta labar ikusgarriak altxatzen ditu Aezkoa ibarraren gainean. Baina oro har gorabehera handirik gabeko mendilerroa da Abodi, gainalde leun eta borobilekoa. Erpin geodesiko nagusia Alforjaseko mendatearen mendebaldean badago ere, hau ez da Abodiko gainik altuena, berau askoz ekialderago baitago, 1533 metroko altueran.
Txangorik laburrena Ipar eskiko etxean hasten da, pistak ordubete eskas batean jarriko gaitu gailur borobilaren azpian. Ibilbide luzeagoak dira Tapla mendatean edo Otsagi herrian hasten direnak, Abodiko gainalde osoa ibiltzeko aukera ematen dutenak.

Mendialdea*: Abodi

Komentarioak

    Guri ere antzeko zerbait gertatu zitzaigun, baina lainoagatik izan beharrean izotz eta haizeagatik ez ginen Orira eta azkenean guk ere Abodin amaitu genuen. Pena merezi izan zuen, gehien bat Iratiko basoarengan daukan ikuspegiagatik eta lagunartean lasaiazko joateko modukoa delako.

Near targets

ABODI tumulua (16 m.ra) · GAZTANBIDEA trikuharria (470 m.ra) · GAZTANBIDE harrespila (489 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints

1·tik 37·ra, 37 guztira