Aguas Tuertas mendia

inaxio·k

2007/07/08 - 17:20

Lañetera mendia eta errekaren urratua
Lañetera mendia eta errekaren urratua ©inaxio (20070628)
4119 klik
Altuera:1.604 m
Abiapuntuak:
  • Selva de Oza
  • Les Forges d'Abel
Lurraldea:Huesca

Glaziareak eratutako goi-lautada bat da Aguas Tuertas izenekoa, Bisaurin gailentzen den mendialdearen iparraldeko isurialdean datzana, mendi malkartsuen artean. Lautada zeharkatzen duen errekak ordokiari ihes egiteko urratu duen ubide bihurria da inguru honetako irudirik adierazgarriena, izan ere suge baten antzera, ezker eskubi bihurtuz bilatzen du Oza aldera eramango duen haitzartea. GR11ak ere zeharkatzen du ordokia, Lañetera mendiaren bazterretik, bere bi kilometro inguruko luzeran. Badira inguruan ibilbidea osatzeko interesgarri gerta daitezkeen beste zenbait jomuga: Estanes aintzira esaterako, HEan, edota Acue/Gabedaille eta Aillary mendiak, IEan.

Komentariorik ez..

Near targets

AGUAS TUERTAS E trikuharria (254 m.ra) · AGUAS TUERTAS tumulua (477 m.ra) · CARDAL trikuharria (868 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints

1·tik 38·ra, 38 guztira