Angelu zuzeneko planta bakarreko eliza, garaipenarku batean zehar luzatzen dena, irudi bereko absidean, zertxobait meharragoa. Jatorrizko guneari, geroztiko aldietan, bi portiko itxi erantsi zitzaizkion, bata, oinetan dagoena eta bestea, Ebanjelioko hegalean, azken hori neurri txikiagokoa. Buruhormaren gainean espadaina bat dago jasota. Teilatuak bi isuralde ditu. Hormak, lodiera nabarmena dutenak, ageriko hilaretan tolestaturik daude eta hegoaldetik sarrera bat dago irekita eta leiho bat absidean, bi baoak estilo erromanikoko puntukoak, halaber, gutxi gorabehera XII. mendean egin zen jatorrizko fabrika baino geroagoko bi sarrera ere bai.
Baseliza hau Bizkaiko zaharrenetarikoa da, XII. mendekoa. Baseliza San Migeli eskainia dago eta erromanikoa da.
1994kourriaren 21ean, Eusko Jaurlaritzakmonumentu izendatu zuen, Sailkatutako Kultura Ondasuna.
Comments
No comments.
