Eraikin hau, “Tejavana del muelle”, “Casa del muelle”,“Velaechea”, edo “Mollaco echevarri” bezala ezagutzen dena, ontzien materialak (belak, ontzi-tresnak eta
arraunak) gordetzeko eta lehortzeko erabiltzen zen. Ezdakigu zehazki noiz eraiki zuten, baina XVI. mendearen inguruan izan zela uste da, portuko arrantza eta nabigazio
jarduerak bultzatua. Eraikinak hainbat konfigurazio izanditu bere historian zehar: hasieran, beheko solairua lonja bezala erabilia, eta geroago, (harrizko bost zutabek
eutsita) goiko solairua eraikita, ontzi-materialak eta belak lehortzeko erabiltzen bazen ere, baliteke armamentu militarra gordetzeko edo portua defendatzeko ere erabili
izana (XVIII-XIX. mendeetan). (Eako Udala).
Beletxe: Talako pasealekuan dagoen zurezko eraikina da. Zutabe handiak ditu eta arrantzarako tresnak gordetzeko erabiltzen da. Eako eraikin nabarmenena da eta horregatik agertzen da herriko armarriaren goialdean. (Wikipedia).
Comments
No comments.
Near targets
Kristo Gurutzatua santutxua (242 m.ra) · Ea udalerria (286 m.ra) · Talako Ama ermita (343 m.ra) · Jesusen Andra Maria eliza (417 m.ra) · Ea (425 m.ra) · Ea udalerri-burua (436 m.ra) · San Juan Bataiatzailea eliza (439 m.ra) · Urtubiaga burdinola (845 m.ra) · San Bartolome eraikina (875 m.ra) ·
