ARTASO trikuharria

inaxio·k

2005/08/31 - 21:48

Artaso trikuharria
Artaso trikuharria ©Jose (20061209)
2123 klik
Megalito mota:Trikuharria
Megalito eremua:ELGEA - ARTIA
Aurkitzailea(k):B. Gandiaga
Noiz aurkitua: 1964
Elementu kopurua: 1
Deskribapena:

Trikuharria. Tumulu zirkularra 12,50 m. diametrokoa eta 1,40 m. altuerakoa bere iparraldeko arkuan. Hegoaldekoa oso jeitsia. Erdiko kraterra, 4x5 m. diametrokoa eta 0,70 m. sakonerakoa, Hegoalderantz zabaltzen da 2,50 m.tako zabalerarekin, tumuluaren muturreraino. Bere barnean, IMan, 0,80x0,40x0,20 m.tako harlosa bat dago zutik. Bertako hareharriak.

Lurraldea:Gipuzkoa
Garaiera:918 m.
Kokapenaren zehaztasuna: Gutxi gora-beherakoa (~200m)
Nola iritsi: Artaso-lekuan, izen bereko saroitik 100 m. HMrantz. Gallerdi-tumulua 400 m. IIMrantz kokatzen da eta Gainlaburkoa (Araba) 450 m. Hegoalderantz.
Historiala: B. GANDIAGAk aurkitu zuen 1964ean. Ez da industu.
Bibliografia: Anuario de Eusko Folklore 1971/72, pp. 271-278

Komentariorik ez..

Near targets

GALLERDI tumulua (402 m.ra) · GAINLABUR trikuharria (489 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints