Peguera mendia

Jose·k

2005/06/09 - 22:18

Pic de Peguera eta Pic de Mar Monestero bailaratik ikusita
Pic de Peguera eta Pic de Mar Monestero bailaratik ikusita ©Jose (2004-10-02)
2075 klik
Altuera:2.983 m
Abiapuntuak:
  • Colomina aterpea
  • Sant Maurici aintzira
  • Josep Maria Blanc aterpea
Lurraldea:Lleida

Aigüestotes i Estany de Sant Maurici Parke Nazionalaren hego ekialdean kokatuta dago Pic de Peguera, eta inguruko tontorrik garaiena da. Bere aurpegi ikusgarriena iparralderuntz, hau da, Monestero bailararuntz erakusten du. Bailara hau hegoaldetik izten duen zirkua osatzen du Pic de Monestero (2.878 m.), Pic de Mar (2.840 m.) eta Pic de Sobremonestero (2.878 m.) tontorrekin batera.

Tontorrera iristeko biderik erosoena Monestero lepotik (2.710 m.) igotzen dena da (Pic de Peguera eta Pic de Monestero artean). Lepo honetara iristeak eztu inungo zailtasunik ez Monestero bailaratik ez eta Peguera bailaratik ere. Baina lepotik tontorrera bidean II eta III mailako zenbait tarte daude.

Mendialdea*: Aigüestortes i Estany de Sant Maurici

Iruzkinak

Komentariorik ez..

Gertuko helburuak

Monestero mendia (899 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints

Komentariorik ez..