Otaño mendia

inaxio·k

2005/06/09 - 22:18

Buzoia eta erpin geodesikoa
Buzoia eta erpin geodesikoa
©inaxio (2004-04-09)
3474 klik
Altuera:829 m
Abiapuntuak:
  • Legazpi
  • Brinkola
Lurraldea:Gipuzkoa

Ez dago EHMFren Ehun Mendien Lehiaketarako zerrendan, baina hurren gelditzen direnetik (Aizelekua, Arranoaitz) aparte xamar dagoenez sartu egin dut.
Pinudiak estaltzen ditu bere isurialde gehienak, baina tontorra larrea da eta bertan, mendizale baten oroimenez jarritako oroitarri bat, buzoia eta erpin geodesikoa topatuko dituzue. Ibilbidea luzatzeko aukera bat baino gehiago: Iparraldean Aizelekua eta Hegoaldean, gailurrari jarraituz beste hainbat tontor Arranoaitzera bitarte.

Iruzkinak

    Agian, mendi honek ez du berez mendizale andana erakarriko. Are gehiago, bere inguruan hain txiki egiten duten hainbat mendi tonto eder izanik.

    Baina hala ere, niretzat mendia da. Mendia, bere zentzu sentituenean. Sarri izaten naiz bertan, Mutiloa aldetik duen igoera ezkutua tarteko. Nik neuk ere, nire aitaren baserritik ordubetean egiten dut itzulia baina nahikoa da bere gainetik ikusten den paisaia miresteko, benetan merezi duelako.

    Aizkorriko mendizerrak sortzen duen horma handi hori, are zutunago ikusten da. Anboto piramide zorrotz bihurtzen da. Goierri, bere berdetasunean ageri ohi da, zipriztintzen duten industriak desagertuko balira bezela.

    Bisita ezazue, alboko mendietara bidean bada ere, benetan merezi duelako.

    Argi gelditu da, nire mendia dela, ezta?
    Hemen ere lasai erre daiteke kanuto bat, edo bi...

    Ez zaio arrazoik falta Unairi, behin goian egonda paseo atsegin bat bihurtzen delako, eta esperientzia borobiltzeko arranoaitz aldera jotzen badugu hurrengo tontorran Elortxiki txabola irikita eoten da, sutondoa duenez oso egokia da lagunekin gaua pasatzeko, eta kanpoko maietan Aizkorriri begira gosaltzea ahaztezina! Hori bai, zaindu ezazue mesedez!

Gertuko helburuak

Bat ere ez.

Beste mapatan ikusi

Waypoints

Komentariorik ez..