Ralla de Alano mendia

inaxio·k

2005/06/09 - 22:18

Ralla de Alano Espelungatik
Ralla de Alano Espelungatik ©inaxio (2003-03-14)
1891 klik
Altuera:2.159 m
Zerrenda:EHMK
Abiapuntuak:
  • Zuriza
  • Selva de Oza
  • Ansó
Lurraldea:Huesca

Alanos mendikatea osatzen duen haitz zerrenda ikusgarri horren mendebaldeko haitzetako bat da Ralla de Alano. Ez da mendi multzo horretako haitz nabarmenena ez eta altuena (ekialdeko muturrean dagoen Pe�aforca da altuena). Aldamenean du, esaterako, Espelunga izeneneko haitz zorrotza, Ezkaurreren aurrez aurre eta Veral errekaren gaineko ehundaka metroko amildegi beldurgarriez babestua, edo Achar de Alano bera, katearen erdialdean dagoen Chandalan haizpitartea zaintzen duen hortz zorrotza. Baina berea da mendebaldeko tontorrik garaiena eta ibilbide ikusgarria egiteko aukera eskaintzen du, Ruzkiako korridoretik igo eta Chandalan aldetik jaitsiz. Bidean, indar eta kemen nahikorik izanez gero, Espelunga eta Achar de Alano bera ere igo ditzakezue. Batetik bestera Alanos-eko ibar eskegia ezagutzeko aukera izango duzue, harresi itzelez inguratutako bailara eder eta bakartia.

Mendialdea*: Alanoak

Komentariorik ez..

Near targets

Espelunga mendia (824 m.ra) · Achar de Alano mendia (991 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints