Peña Montañesa mendia

inaxio·k

2005/06/09 - 22:18

Peña montañesa- azken malda aurrean
Peña montañesa- azken malda aurrean ©Dabid (20100620)
1167 klik
Altuera:2.291 m
Abiapuntuak:
  • San Veturian Monastegia
  • Ceresa
Lurraldea:Huesca

Metrotan iparrralderagoko menditzarrak baino puska bat txikiagoa izan arren, abiapuntuetatik tontorrera dagoen gorabeherari begiratuz gero haien artean aipatzea merezi du honek ere. Pirineoaren ardatz nagusitik bereizita dago eta ikuspegi zabala eskaintzen du iparraldera, Ordesatik hasi eta Maladeta alderaino, Cinca ibaiak hustutako bailara estuaren ateetan. Igoera luzea da San Veturian (San Vitorian?) monastegitik abiatuz gero, baina ez du aparteko zailtasunik bestela: igoera moteleko xenda luze batek eramango gaitu ezpel artean gandorraren hormaraino eta haren magaletik helduko gara Canal Anchako arratetik behera datorren harritzara. Handik gora tontorra ez da urruti, nahiz eta bidea erosoa ez izan. Igoerabide horri dagozkio argazkiak.

Mendialdea*: Cotiella-Montañesa

Iruzkinak

Komentariorik ez..

Gertuko helburuak

Bat ere ez.

Beste mapatan ikusi

Waypoints

Komentariorik ez..