Jasokundeko Andre Maria eliza

Enezubi·k

2025/06/09 - 22:34

Jasokundeko Andre Maria Eliza. Amurrio (Baranbio)
Jasokundeko Andre Maria Eliza. Amurrio (Baranbio) ©Enezubi (20210514)
klik
Mota:Eliza
Lurraldea:Amurrio
Mendea: XVI
Iraupen egoera: Ona

Jasokundeko Andre Mariaren Eliza parrokialak erdi-puntuko bi arkuz osatutako elizpea du. Portada sinplea du, erdi-puntukoa eta XVI. mendeko landa-elizetan egindakoen antzekoa.
Fabrikak gurutze latindarreko oinplanoa du, ertz-gangaz eta lunetoz estalia.
Dorrea hiru solairukoa da eta oinplano karratua du. Kanpai-atalak lau bao ditu eta lau isurkiko teilatu batez estalita dago. Elizan erretaula nagusia nabarmentzen da, XVII. mende hasierako eredu erromanista interesgarria, XVIII. mendearen amaieran Neoklasizismoaren eraginpean egindako egiturazko eraberritze eta garbiketekin.

Komentariorik ez..

Near targets

Baranbio (5 m.ra) · San Antonio ermita (867 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints