Zabalegi mendia

inaxio·k

2022/11/28 - 21:39

Zabalegi tontorra ekialdetik
Zabalegi tontorra ekialdetik ©inaxio (20220822)
14 klik
Altuera:1.112 m
Mota:Mendia
Mendialdea:Aralar
Abiapuntuak:
  • Amezketa
  • Bedaio
  • Azkarate
Lurraldea:Gipuzkoa

Bazterrean oharkabean gelditzen den gain horietako bat da Zabalegirena, Larraitzetik, Araitzeko Malloetatik eta Arritzaga aldetik datozen bideetatik aparte xamar gelditzen baita, baina ingurune ederrean dago eta ikuspegi zabala eskaintzen du.

Arritzaga aldeko bizkarra zakar xamarra da eta ekialdekoa, Artubi aldera lotzen duen lepora jaisten dena berriz, xamurragoa. Zabalegiko lepo honetatik pasatzen da Bedaio edo Azkarate aldetik Malloetara igotzeko bide nagusia (bide irristakorra tarte batzuetan, bustia bada), sarritan Balerdi haitza inguratzeko erabiltzen dena, Astunaldeko bidearen osagarri, eta bera da tontor honetara igotzeko aukera nabarmenena. 50m baino ez dira lepotik tontorrera. Tontorrean badu txartelontzia. Entretenigarri, Zabalegiko lepoan arkue pare bat ikusiko duzue bide bazterrean, eta hegoaldeko hegian Ormatzako trikuharriak, 500 bat metrora.

Iruzkinak

Komentariorik ez..

Gertuko helburuak

Zabalegi arkue (296 m.ra) · ORMATZA I trikuharria (449 m.ra) · ORMATZA II trikuharria (451 m.ra) · Artubi mendia (835 m.ra) · LARRONDO eremu tumularra (868 m.ra) · LARRONDO II tumulua (894 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints

Komentariorik ez..