Larrate gaina mendia

zuriain·k

2015/06/03 - 14:03

Larrateko gailurra
Larrateko gailurra ©zuriain (2015-06-03)
1357 klik
Altuera:396 m
Beste izenak: Santa Barbara
Abiapuntuak: Bera
Lurraldea:Nafarroa

Ibantelli-Labeaga mendiaren mendebaldera, muino lerro bat hedatzen da, Berako paisaia hegoaldetik itxiz. Bidasoak bereizten du bere bikia den Otsango gainetik. Baserriz jositako hegiak ditu mendi honek, eta horrek pista eta errepidexken sare bat dakar, baina bidea polita da, baso desberdinetatik pasatuz, goiko larreetara iritsi aurretik. Gailurrean ez dugu Santa Barbara ermitaren arrastorik aurkituko, baina bai bunker zahar bat eta hainbat oroigarri. Igoeraren ondoren atseden hartzeko toki ederra. Ekialderago Meaka lepoa pasata, Soroko gaineko (359m) larreak izanen ditugu, txangoa luzatzeko gogorik izanez gero.

Komentariorik ez..

Near targets

Bat ere ez.

Beste mapatan ikusi

Waypoints