Sierra Alta mendia

zuriain·k

2013/01/08 - 11:38

Sierra mendia (1066m)
Sierra mendia (1066m) ©zuriain (2008-11-10)
1648 klik
Altuera:1.067 m
Lurraldea:Nafarroa

Zaraitzuko ibarraren hegoaldean, Erronkariko mugan, goi ordoki zabal bat hedatzen da, gain ez oso nabarmenez inguratuta. Coronasko mendateak mugatzen du zonalde hau hegoaldetik, eta Izizeko Huertasko sakana iparraldetik. Zaraitzuarrek Sierra Baja erraten diote zonalde honen hegoaldeari, eta Sierra Alta, berriz, iparraldekoari. Sierra Altan, 1987ko katalogoak Paitu eta Sierra gainak jasotzen ditu eta Sierra Bajan, Torres eta Valdefuesa mendiak.
Sierra Alta ez da mendi erosoa igotzeko, eta ongi asmatu behar da, animaliek egindako bidexkak aurkitzeko, gailurra markatzen duen tako geodesikoa aurkitzeko. Paitu, ordea, erraza ez ezik, ederra ere bada, eta bertatik paisaia ederrak ikusiko ditugu.

Iruzkinak

Komentariorik ez..

Gertuko helburuak

Bat ere ez.

Beste mapatan ikusi

Waypoints

Komentariorik ez..