Altuera:668 m
Beste izenak:
Igantzilarre
Zerrenda:Euskal Mendiak
Abiapuntuak:
- Eskisaroi
- Etxalar
Lurraldea:Nafarroa
Zer dago Arrosen eta Infernuaren artean? Bizitzan tarte txiki bat seguruenik. Nafarroako geografian, ordea, Arrosen eta Infernuaren erreken artean, Zamateluko gainak daude.
Eskisaroi lepotik mendi soka bat sortzen da, Etxalar herriaren gainean amaitzen dena. Kate honetan aurkituko dugun lehen gaina Altsu dugu (605m), borobila eta leuna. Infernuko errekaren bestaldean, Zamateluko gainak daude. Gain altuena Zamatelu dugu (668m), tako geodesiko baten jabe. Mendebalderago, Zamateluko harriak daude, malkartsuagoak eta itxura erakargarriagoak. Gain horiek guztiek ikuspegi paregabeak eskaintzen dituzte Baztan-Bortzirietako lurren aldera.
Ibilbideak
Iruzkinak
Komentariorik ez..

